Argitalpen digitalak

Itsas Memoria aldizkariaz eta aldi baterako erakusketeei lotutako argitalpenez gain, Untzi Museoak  "Argitalpen digitalak" izeneko saila aurkezten du. Bertan ezagutzera emango dira gai desberdineko dibulgazioko testuak, guztiak euskal itsas historiarekin erlazionatuta.

Argitaratutako tituluak:

Bainujantziaren bilakaera Donostian

pubdigi4UNSAIN AZPIROZ, José María: "Larruazal zentimetro batzuk. Bainujantziaren bilakaera Donostian", Argitalpen digitalak, 4. Untzi Museoa, Donostia, 2016

Lan honetan, Donostiako bainujantziaren bilakaera aztertzen da, kultura-aldaketen eta  denboran zehar nagusitzen den moraltasun zentzuarekin bat datorrena. Testua garaiko egunkarietatik eta aldizkarietatik ateratako irudi bitxiaz ilustratzen da. Artikulu hau Cristobal Balenciaga Museoak argitaraturiko Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendeko historia alternatiboa liburuan (Getaria, 2012) argitaratu zen estreinekoz. Liburua izen bereko erakusketaren katalogoa da. 

    Ibai-garraioa Urumean

    pubdig_3GARCÍA DE VICUÑA OLAIZOLA, Iñaki: "El transporte fluvial en el Urumea. Actividad y gestión de sus puertos. Siglos XVI al XIX", Argitalpen digitalak, 3. Untzi Museoa, Donostia, 2014

    Lan honetan Urumearen historiaren ibilbide bat egiten da. Ibai-trafiko bide gisa, Urumean zehar, batez ere, burdina (mineral edo eraldatuta) eta zura (ontzigintzarako) garraiatzen ziren Donostia eta Hernaniren artean. Garaiko dokumentuetatik abiatuta, jada desagertuta dauden portu zaharrak kokatzen dira, eta bere jarduera biziaz hitz egiten da. Urumeako azken gabarrariei buruz ere aritzen da. Artikulua irudi kopuru handiaz ilustratzen da, haietako batzuk gaur arte argitaragabeak.

      1813ko Donostiaren setioei buruzko XIX. mendeko ikonografia

      pubdig_2 UNSAIN, José María: "1813ko Donostiaren setioei buruzko XIX. mendeko ikonografia", Argitalpen digitalak, 2. Untzi Museoa, Donostia, 2013

      1813ko abuztuaren 31n, britainiar eta portugaldar soldaduek eraso egin zioten, arpilatu eta su eman, Napoleonen armadak okupatua zuen Donostiako hiriari. Hiriaren suntsiketaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, 1813ko Donostiaren setioei buruz XIX. mendean sortu ziren irudien gaineko lan hau aurkezten dugu, Untzi Museoko zuzendarikide den José María Unsainek ondua. Bildutako irudien artean, badira zenbait argitaragabeak edo oso gutxi ezagutzen direnak.

        Espainarren sarraskia

        pubdig_1 KOIVUKARI, Tapio: "Espainiarren sarraskia. Gertaeren bilakaera eta gogoeta (Euskal baleazaleak Islandian XVII. mendean)", Argitalpen digitalak, 1. Untzi Museoa, Donostia, 2013

        • Hemen aurkezten den testua Tapio Koivukari idazle finlandiarraren lan argitaragabea da. Koivukarik literatura-lan ugari idatzi ditu, haien artean Ariasman eleberri historikoa (2011n Finlandian eta 2012an Islandian argitaratuta). Eleberri hau 1615eko gertaera tragikoetan oinarritzen da, non baleazale gipuzkoarrak –haien artean Martín Villafranca kapitain donostiarra– Islandiako lurretan hilda suertatu ziren kostalde haietan hondoratzetik bizirik atera ondoren. Koivukariren kontaketak XVII. mendeko Jón Guðmundsson-en, "Plinio Islandarra" bezala ezagututako idazlearen testuak ditu iturri nagusitzat.

          Contacto

          Museoa bisita ezazu

          Asteartetik larunbatera:
          10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

          Igande eta jaiegunetan:
          11:00etatik 14:00etara.

          Abenduaren 24 eta 31ean:
          10:00etatik 14:00etara

          Astelehenetan itxita.
          Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

          Ordutegia, tarifak, taldeak...

          Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

          Untzi Museoa - Museo Naval
          Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
          Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
          E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

          gipuzkoa.net
          © 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·